2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

Bidasoako Izokina


Testua irakurri eta entzun ondoren, beheko inprimakiari erantzun.

Izokina, (Salmo salar), izokin arrunta eta izokin atlantiarra ere deitua, Salmonidae familiako arraina da, Ozeano Atlantikoan eta bertara isurtzen duten ibaietan bizi dena.
Izokina ibaiko erregea dela erraten da eta guk gure lurraldean daukagu. Hagitz ezagunak dira Bidasoa ibaian harrapatzen dituztenak.Garai batean oso arrunta zen , baina gaur egun gero eta zailagoa egiten da aleren bat eskuratzea.


UGALTZEKO GARAIA

Udazkenaren amaieran tenperaturak jaitsi eta ur emaria gehitu egiten denean errunaldia ailegatzen da; azaro eta urtarrila bitartean. Une honetan nola arrak bai emeak beren itxura aldatzen  duten ikus daiteke. Emeari sabelaldea  handitzen zaio, gorputzean orban beltz eta gorrixkak azaltzen zaizkio.
Arrak aldiz,bizkarrean eta aldamenetan puntu gorri nabarmenez osatua izanen du, baita sabelalde hori-berdexkaz ere. Bere barailak luzatu eta itxuraldatzen dira.
Gorteiatzen hasi aurretik, argose dagoen emeak arrabak uzteko toki egokia bilatzen du. Erruntokiek  baldintza batzuk bete behar dituzte. Toki gutxitan ematen dira horiek. Bidasoa ibaiaren ibaiadarretan aurki daitezke.Hona hemen zein diren:
  • Oxigenatutako ur garbiak eta hotzak.
  • Sakonera gutxikoak, 30 eta 40 cm bitartekoak.
  • Korrontearen abiadura moderatua edo azkarra.
  • Hondoa ongi babestua eta ur harriez estalia.
Emeak 20 eta 30 cm bitarteko ildo batzuk zulatu ondoren bertan milaka arrautza errunen ditu. Emeak
pisatzen duen kiloko 1.000 arrautza inguru erruten omen ditu.
Arra emeari hurbiltzen zaioenean konbentzitu egin beharko du.Emeak 15 segundoko tarte batean bere obuluak egotziko ditu;arrak, berriz ernalduko ditu esperma. Hau egin eta gero, emeak hondoko ur harriez estaltzen ditu.
Ugalketa lanak amaitzean, arra, ahulduta eta babesik gabe, hil   egingo da, gehienetan. Batzuk nekez iristen dira itsasora.Ez da zaila hilik dauden izokinak ibaian ikustea.Batez ere ibaiadarren bokaletan.

JAIOTZEKO ORDUA

70 eta 200 egun bitartean behar izaten dira izokinkumeak ateratzeko. Martxo edo apiril aldera  gertatu ohi da hori.Errunlekuan dauden bitartean, besikula baten bidez elikatzen dira. Ibaiaren hondoan egoten dira indarrak gordetzeko korrontearen aurka oreka mantenduz.
Maiatz aldera, izokinkume ahulak, orain pintto izenez ere ezagunak, elikatu duen besikula galtzen du; ornogabeez elikatzera behartuta egongo da eta igeri egiten ikasiko du.Une honetan %90 inguru akabatu egingo da.Indartsuenak geldituko dira soilik.
Poliki- poliki izokinkumea hazten doa. Indarrak gordetzen ahaleginduko da, Iparraldeko itsasoetara bidaiatu ahal izategatik. Bidaia hori egin ahal izateko  gutxienezko tamaina lortu beharko du, bestela ezin izango baita ibaian behera jaitsi.
Udaberriaren etorrerarekin batera, esgin batzuk iparraldeko itsasoetako ur hotzetan bizi ahal izateko, eraldatzen hasten da. Hori gertatuz gero, itsasorantz abiatuko da. Baina abiatu baino lehen,estuarioan izokinak bizi izandako ibaiaren ezaugarriak gogoan gordetzen ditu.

BIDAI LUZEA

Gure izokina egunez zein gauez mugitzen da iparraldeko lurretarantz. Bidaia luzea da egin behar duena. Badirudi egunero 50 km  egiten
dituztela 3 metroko sakoneran. Korronte Ozeanikoak erabiltzen ditu.Bere bidaia Groenlandian, Feroe Uharteetan, Norvegian eta Itsaso Baltikoan amaituko da.
Kostalde horietan kokaturik 10 eta 30 m bitarteko sakonera duen tarte batea sakabanatzen omen dira. Han planktonez, sardinez, txibiez elikatzen dira. Itsasoan izokinen hazkundea azkarragoa izaten da lehenengo hilabeteetan; gero moteldu egingo da.

IBAIRA ITZULTZEN DIRA

Espeziea iraunarazteko deiak izokinak umetako bizilekura itzultzeko bidea hartzera eramaten ditu. Itzulera honi “homing” ( etxerako itzulera) deitzen zaio.
Ez da ezagutzen,zehatz-mehatz zeri jarraitzen dioten sortu zireneko ibaitaraino iristeko.  Izokinak sorleku izan dituzten ibaietan poliki-poliki eta itsas korronteen arabera sartzen dira. Urtean zehar apirilean sartzen dira; bi urtez bizi izan da itsasoan eta 6 kg inguru pisatzen omen du.
Behin ibaian barrena, badirudi usaimena ere erabiltzen dutela errunlekuak bilatzeko, ibaian oraindik  dauden pintoek utzitako arrastoari jarraitzen baitiote.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina