2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

Asiar Liztorra



Asiako liztorra edo liztor beltza, Vespa velutina, Indiako iparraldekoa eta seguraski Asiako hego-ekialdetik etorria, erleentzako etsai arriskutsua da. Erleak eta beste intsektu polinizatzaileak harrapatuz, espezie-dibertsitatea eta nekazaritzako produkzioa (fruta-arbolak) arriskuan jartzen ditu.
Frantzian azaldu zen 2004an, Bordele inguruan; dirudienez, Txinako Yunnan-dik etorritako merkantzia-ontzi batean iritsi zen.
Zikloa udaberrian hasten da, aurreko udazkenean ernalduak izan ziren erreginak neguko gordelekuetatik (arbola-zuloak, lurreko zirrikituak, etab.) atera ondoren, habia berria eraikitzen hasten direnean. Erregina bakoitzak habia berri bat hasten du, ez dira inoiz aurreko urteko habiak berrerabiltzen.
Erregina fundatzaileen aktibitatea tenperaturaren eta janari-ugaritasunaren araberakoa izaten da. Normalean otsailean has daiteke, baina habien eraikuntza beranduago abiatzen da. Ekainean jaiota egon daiteke langileen lehen belaunaldia. Langileak erregina baino txikiagoak dira. Handik aurrera habia handituz joaten da.
Liztor-koloniaren goren puntua irail-urrian izaten da; orduan erregina berriak sortu eta ernalduko dira, hurrengo urterako prest. Liztor-mandoak udaren azken aldera edo udazken hasieran azaltzen dira, eta ernalketa gerta dadin, emeengana erakarriak izaten dira hauen feromona batzuen indarrez.
Erregina berriak azaltzen direnean,erregina-"ama" hil egiten da; liztor-mandoak ere hil egiten dira ernalketaren ondoren. Frantziak habien %90 arboletan aurkitu dira; eta %10, berriz, eraikinetan (etxebizitzak, abeltegiak, txabolak, etab.), edo hormetan.
Arboletako habiak lurretik 20-30 metrotara egoten dira, eta oso zaila da udaberri-udan haiek aurkitzea, arbolak hostoz estalita daudelako. Frantzian arro hidrografikoekin asoziatu dute habien kokalekua, hau da, zona hezeekin.
Aurkitu izan dira habia batzuk 17.000 gelaxkakoak, eta horrek esan nahi du 17.000 liztor habiako eta urteko.
__________________________________________________________________
Toki askotan kezkatuta daude , eta habiak kentzeko sistemak saiatzen ari dira . Hona hemen bideoklip bat.
Elorrioko institutuko ikasle batzuk Asiar liztorrak inguruko erleak hiltzen dituela konturatu dira, eta horrek ondorio larriak izan ditzakela egiaztatu dute. Liztorrak kontrolatzeko egindako proiektua bideoklip honetan azaltzen digute.

Orain arte ikasi duguna ondo barneratuta dagoela egiaztatzeko, saia zaitez beheko inprimakiari ernatzuten:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina