2021(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Emozioen museoa

 Azkeneko aste honetan   margolari batzuk ezagutu ditugu. Horretarako Emozioen museoa izenarekin proiektu bat burutu dugu. Lau  dira landu ditugun artistak: Fernando Botero, Salvador Dalí, Frida Kahlo eta Joan Miró. Amaitzeko gure artelanekin erakusketa bat prestatuko dugu. 

___________________________________________________________________

LABURPENA

___________________________________________________________________

 Fernando Botero

Pintore eta eskultore kolonbiarra (Bogota, 1932). Bere espresionismo figuratiboak kultura europarren eta Latinoamerikakoen eragina izan du, nahasketatik berezko estilo bat eratu duen arte. Pertsonaia oso gizenak hartu eredu eta oso bere egin ditu (Baltasarren festa, 1957; Pinzon familia, 1959; Maitaleak, 1982; Bikote bat dantzan, 1983), Zezenketa, 1983-86). Estiloa Hasieratik eguneroko gaiak landu izan ditu, kolore ilunak pintzelada askeetan banatuz lehendabizi, 60ko hamarkadako espresionismoaren antzera eta geroago pintzelada itxiagoak emanez, eta kontornoa gehiago definituz. Azkenaldian Kolonbiako eta munduko egoera politikoa landu du. Adibidez, "Abu Ghraib" saileko 78 koadroek torturaren eta gudaren horrorea adierazten dute, Estatu Batuetako espetxe batean Irakeko Abu Ghraib presoak 2004 eta 2005 bitartean jasandako torturak salatuz. ___________________________________________________________________

Frida Kahlo

Magdalena Carmen Frida Kahlo  (1907ko uztailaren 6a – 1954ko uztailaren 13a), Frida Kahlo izenez ezaguna, margolari mexikar bat izan zen. Haren artelan surrealista eta oso pertsonalengatik zen ospetsua. Coyoacan-en jaio zen, Mexiko Hirian. Txikitan, 6 urterekin, polioaren gaitzak elbarri utzi zuen. Batzuek uste dute  bizkarrezurreko gaixotasun bat ere izan zezakeela. Medikuntza ikasi zuen, eta mediku bihurtzekotan zen, baina, 18 urte zituela, trafiko-istripu bat izan zuen. Horren ondorioz, larri zauritu zen eta min handiko boladak jasan zituen bizitza osoan. Istripuaren ondoren, Kahlok utzi egin zituen medikuntza-ikasketak, eta margotzeari ekin zion. Berari gertatutakoak izan zituen inspirazio-iturri. Haren margolanak maiz harrigarriak dira, sufrimendua eta emakumeen bizitza gogorra erakusten dute eta. Egin zituen 143 margolanetatik 55 autorretratuak dira. Mexikoko kultura indigenak ere izan zuen eragina haren lanetan; batez ere, kolore bizietan ikusten da hori. Horrez gainera, errealismoaren eta sinbolismoaren eragina ere badute.  Coyoacanen hil zen, biriketako enbolia baten ondorioz. Kahloren obra «surrealista» dela esan ohi da; baina, surrealista europarrekin erakusketak antolatu zituen arren, berak ez zuen terminoa gustuko. Emakumezkoen gaiekiko interesa zuenez,  feminismoaren ikur bihurtu zuten XX. mendeko azken hamarkadetan. Orain, haren jaioterriko etxea Frida Kahlo Museoa da, non artistaren zenbait obra biltzen diren. 

___________________________________________________________________

Joan Miró

Kataluniar margolari, grabatzaile, eskultore eta zeramikagilea (Bartzelona, 1893 - Palma de Mallorca, 1983). 1918an egin zuen lehen erakustaldia, Bartzelonan. Lehen lanetan nabaria zen Van Gogh-en eragina, baina pixkanaka, Picassoren eraginez besteak beste, surrealismorantz itzuli zen, Miroren surrealismoa oso pertsonala zen . Lan aipagarrienak: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur landua (1923), Arlekinaren inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945), Harvard eta Cincinnatiko unibertsitateetako horma irudiak (1947, 1950), UNESCO erakundeak Parisen duen egoitzakoa, Osakako Erakustaldiko (1970) eta Bartzelonako aireportuko zeramikazko horma irudi handiak.
   

___________________________________________________________________

Salvador Dali

Eugenio Salvador Dalí pintorea Figueresen (Katalunian) jaio zen 1904an. Txikitatik margotzeko gaitasun berezia erakutsi zuen eta hamasei urterekin antolatu zuen bere lehen margo-erakusketa. Madril, Bartzelona eta Pariseko Arte Ederren Akademietan ikasi zuen pintura. Madrilen ikasten ari zela, Federico García Lorca poeta eta Luis Buñuel zinemagilea ezagutu zituen Ikasleen Egoitzan.

Ondoren, Parisera abiatu zen eta bertan kokatu zuen egoitza 1940 arte. Bertako pintore eta idazle surrealisten taldean sartu zen eta garai hartan margotu zituen gerora surrealismoaren ordezkari nagusienetarikoa bilakatuko duten zenbait obra:  La persistencia de la memoria, esaterako.

Memoriaren iraunkortasuna

II. Mundu Gerra lehertu zenean, AEBetara abiatu zen; han, bere obra errealista eta onirikoak arrakasta itzela izan zuen. Artearen hainbat arlo uztartu zituen: zinema, antzerkia, opera, baleta, etab. Leda atómica, La Madonna de Portlligart eta Autorretrato  beicon frito obra garrantzitsuak garai hartan margotu zituen.1948an, jada gatazka amaituta, Espainiara itzuli zen.

Kolore distiratsuak erabiltzen zituen, bere obretan agertzen den kristalezko atmosfera sortzeko. Brueghel eta Boscoren eragin nabarmena du.

Sinbologia eta fantasia nagusi dira Dalíren adierazpidean. Oso elementu desberdinak ageri dira haren koadroetan, zentzurik gabeko konbinaziotan prestatuak, ikusleak ametsen munduan bete-betean sarraraziz. Haren teknika oso zaindua da, ia errealismo fotografikoraino iritsiz. Bolumenak eta testurak ukimena kitzikatzerainokoak dira. Alabaina, Dalík ez du efektu estetikoa bilatzen bere margoen bitartez, efektu psikologikoa baizik. Haren koadroen tituluetan ere nabaria da hori, hala nola, Hombre invisible edota Autorretrato blando. Iturria:Wikipediatik ateratako testuak

___________________________________________________________________

Margolari hauek hobeto barneratzeko kanta bat ikasiko dugu. Audio entzuten duzun neurrian, bete itzazu ariketaren hutsuneak.