2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

Euskal Herriko hainbat suge

 

Ariketa honetan @sanz_azkue-k  idatzitako haria jarraituz, Euskal Herriko suge batzuk bereizten ikasiko dugu. Testua entzun eta irakurri ondoren, beheko inprimakiari erantzun behar diozu. Ez ahaztu agertzen diren "link"ak jarraitzea.

 

 Gaur  Euskal Herriko hainbat suge bereizten ikasiko dugu. Udaberri honetan ere, urtero bezala, hasi dira sugeak agertzen, eta horrekin batera, hasi dira #sugebizi proiektuan argazkiak jasotzen.

 Aurreko astean,@aranzadi-k astebetean jasotako aipuen laburpena jarri zuen, eta orduan... Orduan hasi ziren zuen galderak. Bat nagusia: sugegorria da gehien dagoena?



Ander Izagirre Egañak ateratako argazkia
Izan ere, sugegorri kantauriarrarenak izan ziren aipu gehienak. Ondoren, eskulapioren sugearenak. Hauek, azken egunetan bidaliak.

 Gainontzeko sugeak gutxiago agertu ziren. Faktore ezberdinak egon daitezke tartean, baina bada bat garrantzitsua dena...

Sugegorriak dira suge goiztiarrenak. Goiztiarrenak martxoko lehen eguzki egunekin jada ateratzen direlako, eta goiztiarrenak, eguneko lehen izpiekin ere ikusten direlako. Hala, #sugebizi proiektua hasi zenean, tenperatura ez oso altuekin, sugegorria zen nagusi sugeen artean!.

Euskal Herrian, hiru sugegorri ezberdin aurki ditzakegu: kantauriarra , aspis eta latastei sugegorria.

Orokorrean, haien pozoiarengatik ezagunak dira eta nahiko ospe txarra dute gizartean, urte askotan zehar barneratu ditugun kondaira eta mito ezberdinengatik. 

Errealitatea da, espezie harrigarri hauek, pozoia ezinbestekoa duten bizi-funtzio bat aurrera eramateko garatu dutela, elikatzeko hain zuzen ere (mikrougaztunetaz gehien bat . Pozoia ez da gu erasotzeko. Gure presentzian ihes egiten dute, lasai uzten bazaie, noski. 

 Beti hitz egiten da sugegorrien pozoiaz, baina… Ba al zenenekien arrautzak ingurunean jarri ordez, emeek gorputz barruan mantentzen dituztela hauek eklosionatu arte. Sugegorri gazteak erditzen dituzte. Honela, arrautzak amaren barruan daudenez, harraparitza arrisku txikiagoa dute, eta txikien biziraupen-arrakasta handitzen da!. Ez al da harrigarria!!.

  Baina pixkanaka, tenperaturek gora egin zuten. Ez udako egun sargorietan adina, baina bai leku heze eta freskoetan bizitzeko gai den espeziea pizteko adina. Eskulapioren sugea, gure basopeetan agertzen hasi zen. Izan ere, bere ugal garaia orain hasi da.
Eta azken astean, sugegorriak ikusten ari zareten arren, apirila amaierara iristen ari garela nabaritzen hasi gara. Izan ere, gainontzeko sugeak ere hasi dira aktibatzen, eta asko dira bidaltzen ari dizkiguzuen argazkiak. Eta baten bat, ugalketa prozesu betean. 


 Beraz, hemendik ekaina bitartean, sugeen ugalketa momenturik onenean sartuko gara, eta ziur gaude asko izango direla emango dizkiguzuen ezustekoak. Eta bitartean, sugeei buruz dibulgatzen jarraituko dugu, haiek hobeto ezagutu, eta hala, behintzat errespetuz begiratzen ikasteko.